hilero saltzen dira Hernanin, bigarren eskuko produktuak. Atsegindegin izaten da, Bigarren Eskuko Produktuen Azoka, lehen San Markok antolatzen zuena, eta orain Hernaniko Udalak, azken aldietan. Denetatik izaten da: hasi erropa jendetik, eta pitxietaraino. 20 postu inguru jartzen dituzte Hernani eta inguruko herritarrek, eta horretarako, aurretik apuntatu behar izaten da Udaletxean.
Gabonetan, astebete
aurreratuko dute azoka
Abenduaren 18an egingo dute azoka, hilabete honetan. Normalean, hilabete bukaeran izaten da azoka, azken larunbatean, baina jai eguna tokatzen delako, astebete aurreratuko dute. Datorren larunbatean egingo da, horregatik.
Produktu onak, eta merke
Herritarrentzat aukera ederra izaten da bigarren eskuko azoka, produktu onak eta prezio onean erosteko. Baldintza bat hori izaten dute produktuak jartzen dituztenek
.
Postua jarri nahi duenak apuntatu egin behar du
Edozeinek jarri dezake postua Bigarren Eskuko Azokan. Etxean baduzula erabiltzen ez duzun erropa bat? Itxuraz dagoena? Edo tresnaren bat? Edo pitxiren bat? Kasu horietarako irtenbide bat da azoka; armairu barruko tresnak enpleatzeko.
Horretarako, apuntatu egin behar da Udaletxean. Astelehenetik ostiralera apuntatu liteke: telefonoz, 943337043 (07:30-14:00). Edo Udalera joanda, 4garren pixura (09:00-13:00).