Hernaniko bi talde nagusiek emaitza bera lortu zuten atzo jokatutako partiduetan. Emakumezkoen ligan, Hernanik 1-1 enpatatu zuen Zubipen. Bigarren dira sailkapen nagusian 23 punturekin, Zarautz liderrarengandik 2 puntura. Datorren astean azkenaren kontra, Ostadarren aurka jokatuko dute. Gorengoen mailako taldeak ere berdindu egin zuen atzokoan, neskek baino gol bat gehiago sartuta. 2-2 bukatu zen Aurrera de Ondarroaren kontrako neurketa. Hernanik lider jarraitzen du, 32 punturekin. Atzetik ditu Anaitasuna eta Pasaia, 31 puntura berdinduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!