Estropada gaur, Tolosan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 12a, 01:00

Gaur jokatuko du Hernaniko arraun elkarteak aurreneko estropada, aurredenboraldikoa. Gipuzkoako Federazioak bi estropada antolatu ditu abendurako, eta aurrenekoa da gaurkoa. Tolosan jokatuko da, goizeko 11:00etan, Tingladoaren parean. Infantil eta kadete mailako estropada izango da, eta Hernaniko arraun elkarteak bost batel eramango ditu: infantiletako bat, eta kadeteetako lau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!