bardulia eta Fortuna taldeek lehen mailako taldeak direla erakutsi zuten atzo igerilekuan, Hernaniko Sariaren hamalaugarren edizioan. Errelebotan, Barduliak irabazi zuen gizonezkoetan, eta Fortunak emakumezkoetan.
Hernani deskalifikatuta gizonezkoen erreleboetan
Mañel Aizpurua igerilari hernaniarrak Bardulia taldearekin hartu zuen parte, eta Pablo Cazalis, Mikel Peñagarikano eta Koldobika Azpiazurekin batera irabazi zuen Hernani Saria. 1.37.54ko denbora egin zuten; bigarren Fortuna izan zen, 1.46.94ko denbora eginda. Denbora aldetik, hirugarren talde onena Hernani izan zen, nahiz eta hauek, eta gainontzeko guztiak deskalifikatu egin zituzten.
Emakumezkoetan, bosgarren
Emakumezkoen erreleboetan, Fortuna taldea izan zen nagusi, 1.55.72 denbora eginda; eta bigarren eta hirugarren postuak talde berak eskuratu zituen, hurrenez hurren, 1.58.64 eta 1.59.65ko denborak eginda; Olatz Altunak ez zuen parte hartu atzoko Sarian. Laugarren talde azkarrena Buruntzaldea izan zen, eta Hernani bosgarren geratu zren, 2.29.20ko denbora eginda.
Aitor Huizi eta
Odei Ibargoyen, aurrenak
Sarian parte hartutako Hernaniko hiru igerilarik postu bikainak lortu zituzten. 100 metro bular proban, Aitor Huizi aurrena izan zen, 1.17.25ko denbora eginda. Odei Ibargoyenek ere postu bera lortu zuen 50 metro librean, 27.62ko denborarekin. Eta azkenik, 100 metro bular estiloan, Soraya Arenales bigarren izan zen, 44.49ko denbora eginda.