Urriza eta Etxeberria IIIa finalean dira
Finalerako pasea lortu zuten Urriza eta Etxeberria IIIak larunbatean, Juaristi eta Lizasori 40-33 irabazita. Finalerdietako joaneko eta etorriko partiduak irabazi dituzte, eta 2-0ekoarekin, ez dute desenpatea jokatu beharrik izango. Bigarren partidua eta aurrenekoa oso antzekoak izan ziren. Urriza eta Etxeberria IIIa aurreratu ziren partidu hasieratik 4-2, baina Juaristi eta Lizasok berehala erreakzionatu zuten, eta buelta eman zioten markagailuari, 4-6. Orduan bakarrik izan ziren aurretik. Urriza eta Etxeberria IIIa nagusi izan ziren peloteoan eta tantuak bukatzerakoan, eta aurkariek tantu ugari galdu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!