Juaristi eta Lizasok bizi-bizi jarraitu nahi dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 11a, 01:00

Juaristi eta Lizaso semifinaletako desenpaterako hirugarren partiduaren bila doaz gaur Urriza eta Etxeberria IIIren aurka. Partidua, Galarre­tan, arratsaldeko 16:00etan da. Lehenengo partiduan Urrizak eta Etxe­berria IIIak40-28 irabazi zuten. Bikote nafarrak gaur Galarretan irabaziko balu, finalerako sailkatzen lehenengo bikotea izango li­tzateke. Hori ekiditeko, Juaristi eta Lizasok ahal duten guztia egingo dute. Azken hauek irabaziz gero, hirugarren partidu bat jokatu beharko lukete, ostegunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!