Zikloturisten lizentziak berritzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 11a, 01:00

Kuota autonomikoa 100€koa da eta estatukoa 105€koa, elkarteko kuota eta federazio-lizentzia barne. Ordaintzeko moduak bi dira, ingresoa edo helbiderapena. Helbideratzeko kontuaren 20 digituak abenduaren 23a baino lehen jakinarazi behar da, 606 109 788 deituta edo jocczikunako@gmail.com helbidera idatziz. Bestela, dirua elkarteko kontuan sartu behar da eta agiria lokalera eraman. Kontu korrontea jakiteko lehen aipaturiko telefonora deitu edo helbidera idatzi. Bulego ordutegia: abenduaren 10, 17, 23 eta 30ean, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!