Abiadura Haundiko Trenaren kontra manifestazioa izango da gaur Baionan, arratsaldeko 15:00etan. Hernaniko
AHT Gelditu taldeak dei egin die hernaniarrei manifestaziora joateko.
Horrez gain, datorren asterako bilera antolatu dute, espropiatutako lur-jabeekin. Bileran espropiazioak atzeratzeko zein bide dauden azalduko dute. Azalpenak emateko, abokatu bat egongo da. Bilera asteartean izango da, Biterin, arratsaldeko 20:00etan. Terrenoren bat espropiatuko dietenei dei egin diete bilerara joateko.