Lau urte bete dira Kontrakantxa Gaztetxeak ateak zabaldu zituela, eta ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu Gazte Asanbladak. Gehienak aste honetan zehar izango dira, atzo hasi, eta datorren larunbata bitartean. Gaurko Xake Txapelketa erraldoia antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek Kontrakantxatik pasa behar dute, arratsaldeko 17:00ak baino lehen. Ekitaldi ia denak egun jakinetan izango badira ere, bada bat aste osoan zehar izango dena, erakusketa. 2005ean Gaztetxea ireki zutenetik gaur egunera arte ateratako argazki guztiekin erakusketa jarri dute Gaztetxean,
Bost urte hamaika iruditan izenekoa.