Olak Auzo Elkarteko batzarra gaur, 10:30etan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 11a, 01:00

Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak batzarra izango du gaur. Goizeko 10:30etan Kultur Etxeko obrak ikusiko dituzte; hau da, auzo udalaren egoitza izango diren lokalak eta kultur ekipamenduak. Batzarra goizeko 11:00etan izango da, eta bertan jorratuko dira, batez ere, Auzo Udala martxan jartzeko prozesuan emandako aurrerapausoak eta aurrera begira eman beharreko pausuak. Bide batez, auzo elkarteko estatutuak eta junta berrituko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!