Bi azoka jarriko dituzte gaur Plaza Berrin: bat Bidezko Merkataritzakoa izango da, eta bestea Behemendik jarritakoa. Bidezko Merkataritzako postuan txokolatea, kafea, edariak eta bestelakoak egongo dira aukeran. Bestetik, Behemendik baserritarren postuak jarriko ditu, eta barazki, ogi, landare, gazta, lore eta gozoak izango dira aukeran, besteak beste. Azoka 10:00etatik 13:00etara egongo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!