ASTEBURU honek garrantzia haundia izango du Hernaniko pelotazaleentzat; final bat, hiru finalerdi eta sei finalaurden. Horrez gain, partidu mordoxka (ikusi azpiko taula).
Jon Leonet eta Oier Garcia, txapel gosean, Alegira Asteburuko partidu garrantzitsuenetakoa gaur arratsaldean jokatuko dute Alegin, Leonet eta Garcia Hernaniko jubenilek. Gipuzkoako bigarren mailako finala dute, Maiza eta Elustondo Aurrera Saiaz taldeko bikotearen kontra. Bidaniarrak faborito dira; hernaniarrek asko dezakete. Arratsaldeko 17:30etan.
Paleta goman, Hernani forman
Jubenilen mailan, Hernanik berdinik ez du azken boladan. Gipuzkoako finalerdiak lau bikote hernaniarrek jokatuko dituzte; beraz, finala eta txapela ere jakina da nora joango den. Hernanin jokatuko dira bi finalerdiak, bihar, 10:30etatik aurrera: Goikoetxea-Huizi/Aierbe-Arrieta; Irazustabarrena-Semper/Pagola-Ugalde.
Gorrotxategik, DV Torneoko finala nahi
Diario Vasco torneoko finalerdia jokatuko du gaur Aitor Gorrotxategi hernaniarrak. Bikotekide Eneko Yoldi nafarra izango du. Aurrean, bikote haundi bat: Garralda-Zabaleta (Asperekin debuta egitera dijoana). Gorrotxategik inpresio ona utzi zuen finalaurdenetan, eta finalera pasatzen bada, lehenenengo hernaniarra izango da Torneo haundi honetako finala jokatzen duena.
Trinketea eta Laurterdikoa
Hernaniko 7 pelotarik hasiko dute Gipuzkoako trinkete txapelketa asteburuan. Ander Lopez eta Eñaut Esnaolak lan ederra egin dezakete txapelketa honetan.
Hernaniko lauterdiko txapelketako 6 finalaurdenak gaur eta bihar jokatuko dira.