Barazki saskia nahi dutenekin, bilera ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 11a, 01:00

barazki ekologikoak astero-astero hartzeko gogoa daukanik baldin badago, dato­rren oste­gunean dauka aukera, Biterira joanda. Lehendik talde bat osatu da, eta orain beste talde bat egiteko aukera dago. Lehengo taldeak Hernaniko ba­se­rritar baten barazkiak jasotzen ditu. Eskaria, ordea, hori baino haundiagoa izan da, Kronikari jakinarazi diotenez. Horregatik, beste baserritar batzuk bilatzen saiatu dira, eta orain sortu da aukera. Barazkiak Beizamako talde batek hazten ditu, eta Hernanin saltzeko prest daude. Interesatuak daudenek, zita hor daukate beraz. Datorren os­tegunean, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!