Groseko eta Gasteizeko gaztetxeen esperientziak bihar, festari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 9a, 01:00

kontrakantxa Gazte­txeak laugarren urtemuga indartsu ospatuko du aurten, erakusketa, gaztetxe ezberdinen esperientziak, Gau­bela eta jai erraldoiarekin. Lau urteak datorren astean beteko ditu, abenduaren 16an, eta data horri aurre hartuta, hasi dira ospakizunekin. Bihar bi gaztetxeetako esperientziak az­tertuko dituzte, Grosekoa eta Gas­teizekoa hain zuzen. Bertako kideak etorriko dira Hernanira, euren bizipen eta eskarmentuaren berri ematera; arratsaldeko 20:30­etatik aurrera izango da, Kon­­trakantxan.

Datorren aste osoan zehar, ekintzak ia egunero

Urteurreneko ospakizunek la­runbatean izango dute ja­rrai­pena, Kontrakantxan bai­ta ere. Xake Txapelketa antolatu dute, arratsaldeko 17:00­etan. Eta igan­deko atsede­nal­diaren ostean, egunero izango dira ekin­tzak. Aste­le­henean hasi eta ostiralera bi­tartean erakusketa jarriko dute Gaztetxean. Gazte Asan­­bladak egindako erakusketa da, eta bertan 2005-2010 bitarteko irudiak izango dira ikusgai. Ostegunean berriz, Okupazio Eguna ospatuko dute, Gaubela haundiarekin. Eta azken eguna, hilaren 18a, izango da egun nagusia, ospakizun erraldoia egingo dutena: brindisa, trikibertsopoteoa, bazkaria, monologoa, karaokea eta kontzertuak antolatu dituzte.

EKINTZEN EGITARAUA

Bihar,  Gaztetxeen esperien­tziak: Groseko eta Gasteizko Gaztetxeen esperientziak eta luntxa, 20:30etatik aurrera.
Larunbatean, Xake Txapelketa haundia, 17:00etan.
Hilak 13-17, 2005-2010 Hernaniko Gazte Asanblada: ‘Bost urte hamaika iruditan’, arratsaldero 17:00etatik 21:00etara.
Hilak 16, Okupazio Eguna: Gaubela haundia, 20:00etan.
Hilak 18, ospakizun erraldoia:
- 12:00etan, Brindisa eta
trikibertsopoteoa.
- 14:00etan, bazkaria eta
monologoa
- 21:30etan, karaokea eta
kontzertuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!