Bigarrenaren kontra gaur Hernani, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 12a, 01:00

Ohorezko B mailan, bosgarren dijoa Hernani, eta denboraldi hasieran bezala, goiko postuak eskuratzeko helburuarekin jarraitzen du. Aukerak baditu oraindik, eta gaurko partidua irabaziz gero, aurrerapauso haundia izango da. Universidad de Vigoren kontra jokatuko dute, bigarrenaren aurka, Landaren. Gaurkoan talde gaztea aterako du Hernanik partidua aurrera ateratzeko, eta jokalarien bataz besteko adina 23 urtekoa izango da. Hernanik 19 puntu ditu eta laugarren sailkatua, Oviedo, 6 puntura dago. Hirugarren FC Barcelona taldea dijoa 27 punturekin, bigarren Universidad de Vigo 30 punturekin, eta aurreneko postuan, alde nabarmenarekin, Getxo taldea dago, 36 punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!