Gaztetxoen irteera, Besabitik Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 9a, 01:00

Gaztetxoentzako hurrengo irteera abenduaren 12rako antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Besabitik abiatuko dira, eta Maniskuetik pasata Hernanira iritsiko dira. Irteera gaztetxoei zuzendua badago ere, helduek ere hartu dezakete parte; bien­tzako prezioa euro batekoa da. Izena emateko Mendiriz Mendiko lokaletik pasa behar da, gaur edo bihar, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara; azken eguna bihar da. Besabi­ra joateko, goizeko 09:00etan aterako dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!