Agin Rezola txapeldun, Xenpelar Sarian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 9a, 01:00

Hernaniko Bertso Eskolako Agin Rezolak hasieratik egin zuen saio borobila, eta ondo merezitako txapela jantzi zuen Errenterian, Xenpelar Sarian, gazte mailako txapelketa onenetarikoan. Buruz burukora Aitzol Barandiara­nekin heldu zen, saio ederra eginda berak ere. Oroko­rrean maila altuko txapelketa izan da, eta finala bera ere maila haundikoa izan da. Horren adibide dira finalisten izenak: Alaia Martin, Julio Soto, Odei Ba­rroso eta Haritz Casabal.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!