Hernaniko arraun elkartea irailean hasi zen denboraldia prestatzen, eta igandean jokatuko du aurreneko estropada, liga aurrekoa. Gipuzkoako Federazioak bi estropada antolatu ditu abendurako, eta aurrenekoa Tolosan jokatuko da, goizeko 11:00etan, Tingladoaren parean. Infantil eta kadete mailakoa izango da, eta Hernaniko arraun elkarteak infantil mailako batel bat eta kadete mailako lau eramango ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!