Chillidaren 12 obra jarri dituzte salgai

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 9a, 01:00

eduardo Chillidaren kolekzio pribatuko 12 obra monumental jarri ditu salgai Chillida familiak, hala jakinarazi du Sotheby´s subasta etxeak. Eskultorea hil zenetik, 2002 urtetik, ez da bere obra haundirik salgai jarri, hau da aurreneko aldia. Hala ere, Chillida familiak azaldu du salmenta honek ez duela zerikusirik museoaren egoera larriarekin, eta obra hauek ez direla Chillida Leku museoan dau­­den obrak. Salgai jarri dituzten 12 obretatik 10 altzairuzkoak dira, eta horietako batek, 30 tonelada baino gehiago pisa­tzen du. Beste biak granitoz egindakoak dira. Chillida familiak azaldu duenez, obra hauek ez dira subastan jarriko eta So­theby´s etxea arduratuko da salmentaz. Horretarako erakusketa jartzea erabaki dute eszenatoki internazional batean, Floridan, Estatu Ba­tuetan. Ikusgai egon­go dira urtarriletik apirilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!