Bola eta Toka Eguna gaur Legazpin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 8a, 01:00

Hernaniko bolari eta tokariek urteroko zita dute gaur, Gi­puz­koako Bola eta Toka Eguna ospatuko baitute. Aurten Legazpin egingo dute, eta bertan emango dira urte guztiko txapelketetako sariak. Aurten ez da hernaniarrik sarituen artean, baina koadrila joango da bertatik, eguna ospatzera. Goizean 09:30etatik 11:00etara txapelketa egingo dute. 12:00etan meza. 14:00etan bazkaria Aitxuri jatetxean. Eta ondoren omenaldia: Jose Maria Ugarte, Jesus Maria Intxausti eta Juan Maria Inurrategiri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!