Espektakulua Galarretan, bihar eta larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 8a, 01:00

Pelota maite dutenek bi zita eder dituzte Galarretan, bihar eta larunbatean. Bi­nakako Txapelketa Nagusia, Azysa Torneoa, finalerdietan da, eta lau bikote ari dira finalerako lekuaren bila.

Lehenengo finalistak zein diren bihar jakin liteke: Zeberio IIa eta Ionek dituzte aukera gehien finalera pa­sa­tzeko, lehenengo partidua irabazi egin zutelako. Au­rrean, Urtasun eta San Mi­guel izango dituzte, sekulako jokuarekin dauden bi gaz­te. Bi partidu irabazten dituena pasako da finalera, beraz, gazteek gaur irabazi beharra daukate. Jaialdia 16:00etan hasiko da, eta bigarren partidua da txapelketakoa.

Larunbatean beste finalerdia jokatuko da. Zein baino zein: Urriza eta Etxe­be­rria IIIa batetik (partidu bat irabazita), eta Jua­ris­ti eta Lizaso bestetik.

Estu dira kontuak, eta finalerako burrukan, es­pek­­takulua, Galarretan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!