«San Markoko presidenteak epaiak ematen dion ardura sahiestu nahi du»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 7a, 01:00

San Markoko presidenteak egin dituen adirazpenaren in­guruan, Haimakabat al­derdiak ustekabea eta kezka azaldu du Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Alderdiak dionez, Juan Carlos Merino presidenteak Atez Atekoaren inguruko epaia betetzea saihestu nahi du: «Atez Atekoa martxan jar­tzeko, Udalak hondakinak kudeatzeko konpetentzia be­rreskuratu zuen akordio baten bitartez, eta epaiak akordio hori suspenditu du. Epaiak akordioa bertan behera uzten badu, akordio ho­rrek ez du ezertarako balio. Suspen­ditutako akordioak konpeten­tziak berreskuratzeari bu­ruz hitz egiten badu, berreskuratze horrek ez du baliorik; hortaz konpetentziak berriz San Mar­koren esku geratzen dira».

«Presidentea: epaiak trasladoan du eragina»
Arratibelen ustez erraza dena konplikatzen ari dira. San Markorentzat hau «patata beroa» dela azaldu du, eta presidenteak ez diola garrantzia haundirik ematen epaiari: «hondakinen trasladoan bakarrik duela eragina azaldu du presidenteak. Gu harrituta eta haserre gaude. Bere adierazpenetan ezjakintasun haundia ikusten da, edo bestela, epaiarekiko duen ardura sahiestu nahi duela. Hau da, Justiziarekiko duen ardura, kaltea jasaten duten herritarrekiko ardura, eta baita Mankomunitearen interesen araberako ardura». Hamaikabaten ustez, azken puntu honi buruzko epaia oso argia da: «errekurtsoaren interesen gainetik, Mankomu­nitatearen funtzionamentua babestea beharrezkoa da. Hori dela eta suspenditu dute Hernaniko Udalak konpetentziak berreskuratzea. Honen ondorioz, San Markok jaso behar ditu beira, papera eta ontzi arinak». Hamaikabatek adierazi duenez, orain arteko sistemarekin jarraitzeko, San Markok eta Udalak akordio bat egin nahi dute, baina «jakin dezatela horrek ez duela alde batera uzten epaiak dioena, eta jasotze-kostuak Manko­muni­tatea­renak izango direla». Az­kenik jakinarazi du oposizioak bilera bat eskatu duela Mankomu­nita­teko ordezkariekin, eta bilera horretan Hamaikabatek epaia betetzeko eskatuko diola, bai San Markori, eta baita Udalari ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!