Yone Boutiquek 4-1 irabazi dio Idiazabali

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 6a, 01:00

Yone Boutique taldeak ostegunean jokatu zuen Idiazabalen aurka eta 4-1 irabazi zion. Ivan (1) eta Iosuk (3) sartu zituzten golak. Lehenengo zatian ondo jokatu zuten, eta 2-0 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gogor sartu ziren aurkariak eta partidua bukatzeko 7 minutu falta zirenean, 2-1 jarri zuten markagailua idiazabaldarrek. Dena dela, aldea berehala haunditu zuten hernaniarrek hirugarren gola sartuta, eta bukatzeko 20 segundoren faltan, penaltiz sartu zuten laugarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!