Hernaniko Lau eta erdiko Txapelketa asteburuan hasi zen eta lehenengo kanporaketak jokatu ziren larunbatean. Esperotako emaitzak lortu ziren: kadeteetan, Pagolak Iglesiasi irabazi zion 22-7, eta Loiartek Elizalderi 22-9; jubeniletan Etxegoien nagusitu zitzaion Garciari 22-9; eta seniorretan, Esnaolak Zurutuza garaitu zuen 22-7 eta San Sebastianek Ezeiza 22-9. Aste honetan finalaurdenak jokatzen hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!