Urtero bezala, Artisau Azoka izan zen atzo, Pablo Lasaren omenez eta erantzun ederra jaso zuen, beste behin ere. Goiz eta arratsalde jende ugari ibili zen 27 artisau postuetan barrena. Bitxiak, egur tailak, teilak, zeramikak, figurak... denetarik erosteko aukera izan zen atzokoan. Eta horrez gain, taloak, turroiak, gaztak, eztiak eta beste hainbat jaki goxok ez zuten hutsik egin, eta azokatik atera aurretik, askok eta askok izan zituen postu horiek azken jomuga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!