Mendiriz Mendik gaztetxoentzat irteera antolatu du datorren igandean. Besabitik abiatu, Muniskue pasa eta Hernanin bukatuko dute ibilbidea. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin. Prezioa: 1 euro. Izena ostirala baino lehen eman behar da eta horretarako aukera izango da gaur, ostegunean eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!