Xabier Lete, euskal idazle, poeta eta abeslari haundia larunbat gauen hil zen eta bere gorputza Hernaniko Orbegozo tanatorioan dago atzo eguerdiaz geroztik. Egunean zehar, asko izan ziren azken agurra ematera gerturatu zirenak. Besteak beste, lagunak, herritarrak eta ordezkari instituzionalak ikusi ahal izan ziren; hala nola, Jose Angel Irigarai idazlea eta poeta, Antton Valverde abeslaria, Markel Olano Diputatu Nagusia edota Blanca Urguell Kultura sailburua.
Gorputza goizeko 11:00ak arte egongo da Orbegozo tanatorioan, edonorentzat zabalik. Bihar izango dira hileta elizkizunak Urnietako elizan.