Erakusketa, Xake Txapelketa, Gaubela haundia eta ospakizun erraldoia, ostiraletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 6a, 01:00

Abenduaren 16an lau ur­te beteko dira Hernaniko gaz­teek Kontrakantxa Gaz­te­­­txea mar­txan jarri zutenetik eta urteurrenaren harira, ekintza ugari an­tolatu dituzte abenduan zehar. Joan den ostiralean hasi ziren ospakizunekin. Euskera­ren Egu­­­­na­rekin bat egin eta Bidaia intimoak dokumentala eskaini zuten.
Eta urteurreneko ospakizunak ostiralean izango du ja­rrai­pena. Gaztetxe ezberdinen es­pe­rientziak aztertuko dituzte. Ho­rretarako, Grose­ko eta Gas­teizko Gaztetxe­e­tako ki­de­ak gon­bidatuko di­tuz­te. Hori 20:30e­­­tatik aurrera izango da. Larunbatean, be­rriz, Xa­ke Txa­pelketa antolatu du­te, 17:00e­tan. Ekin­tzak Kon­tra­kantxan izango dira.
Datorren astea, indartsu
Abenduaren 16a datorren astean dela kontuan izanda, ekin­tza gehienak orduan izango dira. Astelehenetik ostiralera, hau da, hilaren 13tik 17ra, erakusketa izango da arratsaldero, Bost urte hamaika iruditan. Hila­ren 16an, Okupazio Egu­na izan­go da eta Gaubela haun­dia antolatu dute. Ospakizun erraldoia, berriz, hilaren 18rako, larunbaterako utzi dute. Eta lu­zatu dute parte hartzeko gonbitea: Eman sua, astindu goilara eta piztu Kontrakantxa!

EGITARAUA:
Hilak 10,  Gaztetxeen esperien­tziak: Groseko eta Gasteizko Gaztetxeen esperientziak eta luntxa, 20:30etatik aurrera.
Hilak 11, Xake Txapelketa haundia, 17:00etan.
Hilak 13-17, 2005-2010 Hernaniko Gazte Asanblada: ‘Bost urte hamaika iruditan’, arratsaldero 17:00etatik 21:00etara.
Hilak 16, Okupazio Eguna: Gaubela haundia, 20:00etan.
Hilak 18, ospakizun erraldoia:
- 12:00etan, Brindisa eta
trikibertsopoteoa.
- 14:00etan, bazkaria eta
monologoa
- 21:30etan, karaokea eta
kontzertuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!