Hernaniko bi talde nagusiek etxean jokatu zuten atzo eta biek lidertzari eustea lortu zuten. Erregional Ohorezko mailako taldeak 4-0 irabazi zion Ordiziari. Txuri-berdeak partidu osoan izan ziren nagusi eta erraz irabazi zuten, baina golak ez ziren bigarren zatira arte iritsi. Ordiziarrak asko nekatu ziren lehenengo zatian eta hori nabaritu zen bigarren zatian. Hernanik, berriz, taldea sendo duela erakutsi zuen eta lidertza ondo irabazia duela. Partiduak irabazten jarraitzea eta lidertzari eustea dute helburu datozen jardunaldietan. Golak honako jokalariek sartu zituzten: Mikel Aginagalde, Iñaki Zabaleta, Jabi Menta eta Lander Ibarburu.
Hernani, Beasain eta Zarautz puntu berdinekin, Emakumezkoen Ligan Emakumezkoen Ligako taldeak 1-1 berdindu zuen Zarautzen aurka. Hala, lider jarraitzen du 22 punturekin, baina atzetik dituen Beasain eta Zarautzek puntu berdinak dauzkate.