Aurreikusitakoaren kontra, Zeberio IIak eta Ionek 38-40 irabazi zieten Urtasun eta San Migueli atzo, Binakako Txapelketako finalerdietako lehenengo partidua. Hori horrela, Zeberio IIak eta Ionek nahikoa dute beste garaipen bat, finalerako pasea lortzeko. Urtasun eta San Miguelek, berriz, datorren osteguneko partidua irabazi beharko dute, txapelketan jarraitu nahi badute behintzat.
Partidu ederra eta
ondo jokatua
Lau pelotariek pelota bakoitza ahal bezala borrokatu zuten eta kontzentratuta aritu ziren. Partidu ederra eta ondo jokatua izan zen. Urtasun eta San Miguel aurretik izan ziren partidua hasi eta 23garren tantora arte. Partiduaren puntu horretan, gipuzkoarrak aurreratu ziren eta lau tantoren aldea lortu zuten: 23-27. Hortik aurrera pareko ibili ziren eta berdinduta behin baino gehiagotan. Markagailua 36-39tik 38-39ra pasa zen eta Zeberio IIak itxi zuen partidua. Bera izan zen gehien nabarmendu zen pelotaria.
Finalerdietako bigarren partidua bihar jokatuko da Urriza-Etxeberria III eta Juaristi-Lizasoren artean.