Orain dela urtebete ireki zituen ateak Pelísimo Fotodepilazio zentroak. Bertan, Garbiñe Rodriguezek punta-puntako tratamentuak erabiltzen ditu hiru espezialitatetan:
- Fotodepilazio aurreratua:
Tratamendu honekin gorputzeko edozein ataleko ileak kentzen dira. Sistema hau laserraren antzekoa da, baina azal guztientzako da egokia. Oinarria argi pultsazioak eta radiofrekuentziak dira. Emaiatzak oso onak lortzen dira, eta iraunkorrak gainera. Tratamenduak 8 edo 10 saiokoak dira eta urtebete luzatzen da. Ez da batere mingarria. Hasieran hilean behin egiten dira saioak eta gero tartea luzatzen joaten da.
- Fotogaztetzea:
Tratamendu hau 6 saio ingurukoa da. 20 egunetik behin izaten dira saioak. Sistema honan bidez, gorputzak kolagenoa eta elastina eragiten ditu, eta horrela azala leundu eta bete egiten da, zimurrak eta gainerako aztarnak desagertuaraziz. Tratamendu hau aurpegi, bular eta eskuentzat oso egokia da.
- Akne tratamenduak:
8 saioko tratamendua izaten da normalean, eta 6 egunetik behin izaten dira. Beraz, bi hilabeteko tratamendua da hau. Akneak eragindako granoak desagertu nahi izanez gero, gaur egun dagoen tratamendu onenetakoa da azken hau.
Pelísimo estetika zentruak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak unisex dira, beraz, emakume zein gizonei zuzendutakoak. Tratamendu guztientzako bonoak egin daitezke eta kopuruen arabera, saioak ere oparitzen dituzte. (5 saioko bonoengatik bat opari eta 10 saioko bonoengatik, bi opari). Saio bakoitzaren prezioa 30€ da.
PELÍSIMO
Kardaberaz, 35 - Tfnoa: 943 33 18 10