Costa Ricatik datorren El Nica antzezlana izango da ikusgai datorren astelehenean Hernanin, 19:00etan. Monologoa da, eta Nikaraguatik emigratu behar izan duen pertsona baten bizipenak kontatzen ditu, bizipen gazi-gozoak. Hegoamerikako hainbat herrialdetan saritutako lana da, bai gidoiaren kalitateagatik, eta baita aktoreen lanagatik ere. Antzerkia Udalak antolatu du, abenduaren 18ko Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira.