Igone Agirre eta Mertxe Martinen oleozko pinturen erakusketa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 5a, 01:00

ILUSIO haundiarekin, Igone Agirre eta Mertxe Martinek erakusketa jarri dute Biterin, aurreneko aldiz. 50 koadro jarri dituzte ikusgai, 10 Igonerenak dira eta 40 Mertxerenak. Bi artistak hernaniarrak dira, eta erakusketa batera jartzearen arrazoia bat-batean hartu zuten. Igonek orain lau urte egin zuen Biterin erakusketa bat jartzeko eskaera, eta ustekabean, joan den urtean jaso zuen deia, bere txanda iritsi zela esanez. Berria ezustean jaso zuela azaldu du, 12 koadro inguru baitzituen bukatuta. Ondorengo egunetan Mer­txerekin bildu zen kafe bat hartzeko, eta egoera komentatu zionean, biek bat egin, eta erakusketa batera jar­tzea bururatu zitzaien. Orain arte bakoitzak bere aldetik jarri izan ditu, beti tabernetan, eta biek aurreneko aldiz jarri dute Biterin.

Gai ugari biltzen dituzten artelanak
Ez dute gai konkretu baten inguruan margotzen, ideia bat bururatu, eta hura margotzen dute bai Igonek eta baita Mer­txek ere; beste kasu ba­tzuetan, kopiatu ere egiten dute. Biterira hurbiltzen direnek era askotariko paisaiak topatuko dituzte koadroetan isladatuta, tartean, Donos­tiako bat edo beste. Horrez gain, pertsonen irudiak, loreak, figurak eta abarrez egindako koadroak ere jarri dituzte ikusgai.

Sagardo botilak berrerabili, eta artelan bihurtu
Erakusgai jarri dituzten artelanak ez dira koadroak bakarrik. Igonek berak margotutako sagardo botilak ere jarri ditu ikusgai, guztiek lorea dute ardatz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!