Bitxiak, egurra, zeramika, teilak... aukera mordoa gaur, Artisau Azokan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 5a, 01:00

Pablo Lasaren omenez ur­te­ro egin ohi den Artisau Azo­ka izango da gaur, goiz eta arratsalde, Atsegindegin. Goizean 11:00etatik 14:30e­tara izango da eta arratsal­dean, 17:00etatik 20:00etara. Bertan 27 postu izango dira; ho­rien artean, 7 her­nania­rre­nak. Bitxigintza, arti­lezko eta ez­­ku­rrezko lanak, otargintza, egur taila, zera­mika, ehun­gin­tza... Aukera mordoa izan­­go da gaur Artisau Azo­kan. Eta gaur­ko­an, bolilloek izango dute pro­tagonismo berezia. Hori dela eta, Idoia Ibañez artisau poli­fa­zetiko arrasa­tearra gon­bidatu dute.

Gainerako artisauen arte­an, Euskal Herrian oso eza­gu­na den Edorta Murua izan­go da. Koa­droak egiten ditu abesti tra­dizionaletan oina­rrituta; ba­tez ere Mikel Laboa­renak dira. Anas­tasia Leunda herna­nia­rra­ren arti­lez­ko tanga eta bula­rre­ta­koak ere izango dira. Pe­dro Pa­­­che­co arrasa­tearrak berriz, Oin­­­di taberna­ko fatxa­da­ren ma­­­keta ekarri­ko du, besteak beste.

Artisau lanez gain, taloak, eli­kagai ekologikoak, jaboiak, trikitixa eta haurrentzako es­ku­lan tailerra izango dira. Zin­tzilikatzeko figurak egin­go dituzte.

Tabernariei, eskerrak
Antolatzaileek eskertu nahi diete azoka aurrera ateratzen lagundu duten guztiei; tar­tean, Hernaniko tabernariei, era­kutsi duten adeitasuna­gatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!