100 toneladako pieza, Hernanitik barrena

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 5a, 01:00

Pasaiako portutik Amezketara, 100 tonelada pisatzen dituen eta alturan 7 metro eta zabaleran 6 metro neurtzen dituen pieza zilindrikoa eraman behar dute, eta Hernanitik barrena pasako da Ertzaintzak gidatuko duen convoy berezi hori. Datorren astean, zubiaren ostean izango da. GI-131 karreteratik, Hernani, Urnieta eta Andoain pasako ditu eta ondoren, N-1etik Ikaztegietara eramango dute. Handik, N-1aren bide zaharretik, Alegia eta Amezketara. Hiru gauetan egingo dute bidea. Egunotan, Galarretan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!