Tailerrak, marrazki lehiaketa eta Santo Tomas eguna, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

GAZTE Txokoak aisialdi ekin­tza ugari antolatu ditu abendurako, 11-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Datozen asteetan burutuko dituzten ekintzen artean, asko tailerrak izango dira. Aben­duaren 9 eta 10ean kandela tailerra egingo dute, hilaren 15 eta 16an mosaiko tailerra, eta 22 eta 23an kamisetak tintatuko dituzte; azkenik, abenduaren 29 eta 30ean dagoeneko hileroko tradizioa bihurtu den txapa tailerra egingo dute. Tailer guzti horiez gain, hilabete honetan beste berezi bat ere egingo dute, Gabonekin zerikusi zuzena duena: Gazte Txo­koko lokala girotzeko apaingarriak egingo dituzte. Irteerei dagokienez, bakarra egingo dute abenduan. Do­nostiara joango dira, Aqua­riumera, hilaren 19an. Eta hilabeteko beste bi ekin­tza nagusiak Santo Tomas eguneko ospakizuna eta marrazki lehiaketa izango dira. Lehia­keta hiesaren ingurukoa izango da, eta Gazte Txokora hurbiltzen den edozein neska-mutilek har dezake parte. Gazte Txokoko ekintzetan parte hartzeko baldintza bakarra LH 6garren mailako edo DBHko ikaslea izatea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!