Denboraldi berria prestatzen ari dira, eta lizentziak berritu eta kide berriak federatzeko asmoa dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

Urtea bukatzear da, eta Zumitzan hasi dira datorren denboraldia presta­tzen. Federazio Lizentziak berritzen hasteko asmoa dute, eta baita kide berriak biltzekoa ere, hau da, federatu berriak. Horrez gain, aurten triatloi taldea ere sortu dute, eta nahi duenak har dezake parte. Arropa ere jarri dute aukeran eskatu nahi dutenentzat. Guztia egiteko data jakin batzuk dituzte: abenduak 14, 16, 21 eta 23, 19:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!