Xabier Salillas CD Hernaniko atletak Bartzelonan jokatuko den 24 orduko lasterketan hartuko du parte abenduaren 18an. Pistak 400 metro ditu, eta Salillasek 200 kilometro egitea du helburu. Horretarako, pistari 500 buelta eman beharko dizkio, gehi bat propinaz. Helburua betetzea zaila izango da hernaniarrarentzat, psikologikoki 24 ordu leku berean egotea korrika ez baita erraza. Horrez gain, kontuan izan behar da lasterketa abenduan izango dela, hau da, denboraldi amaieran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!