Gaur hasiko da Lau eta erdiko txapelketa, eta urtarrilaren 6ra bitarte jokatuko dira partiduak. Guztira Hernaniko 29 pelotarik hartuko dute parte txapelketa honetan, kadete, jubenil eta nagusi mailetan. Gaur bost partidu jokatuko dira kiroldegian, 16:00etan hasita: kadetetan, Pagolak jokatuko du Iglesiasen kontra, jubeniletan, Etxegoienek Garciaren kontra; eta seniorretan bi partidu izango dira: batetik, Esnaolak jokatuko du Zurutuzaren kontra, eta bestetik San Sebastianek Ezeizaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!