Presoak suntsitu nahian, legeak gogortu dituztela azaldu dute, bizi arteko espetxealdiak ezartzeraino

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

Legez, Estatu espainiarrean bizi arteko espetxe zigorrik exis­titzen ez bada ere, prak­ti­kan, lege aldaketak medio, Eus­kal Preso Politikoei be­ne­tako bizi ar­­teko zigorrak ezar­tzen zaiz­kie­la azaldu zu­ten Onin­tza Os­to­laza aboka­tu­ak, Martin Ga­ri­ta­no kaze­tariak eta Eugenio Irastortza preso ohiak herene­gun, Bite­rin eman zuten hitzal­dian. Hel­bu­rua, pre­so­en ko­lek­ti­boa suntsi­tzea de­la na­­­bar­men­du zuten, Estatuak orain arte erabilitako espetxe estrate­gia guztiekin egin be­za­la; espe­txe­e­ta­ko militariza­zio­tik ha­­si, dis­per­­­tsio­a­rekin jarraitu eta orain, Pa­­rot dok­trina dei­turikoa ezarrita.

2003an egindako erreformak, egoera izugarri gogortu

Kode penalen aldaketen era­ginez, zigorrak no­la joan diren go­gor­tzen azaldu zuen Osto­laza abokatuak: «Hasteko, 1973­ko kode penala dago. Horren arabera, kondena maximo bat zegoen, 30 urtekoa. Horrez gain, erredentzio sistema bat zegoen eta maximo horren gainean, 30 urte horien gainean aplikatzen zen. Hala, zigorra 20 urte ingurura murriztu zite­keen. Baita ere baldintzapeko askatasunerako aukera zuten zigorraren 3/4na betea zutenek edo gaixotasunen bat zutenek. 1995ean, kode penal berria ezarri zen. Erredentzio sistema desagertu egin zen eta beraz, ko­de penal hau aplikatzen zai­on presoak zigor osoa bete behar du; maximoa 30 urte. Horri, 2003an, erreforma haundi bat egin zioten. Horren arabera, 40 urteraino luzatu du­te maximoa. Horrez gain, bal­din­tzapeko askatasunak, zai­­­­la­­goak dira lortzen. Esate­ra­ko, 3/4 horiek aplikatzen dira zigor osotik eta ez maximotik. Por­­­­­­tae­ra ona konfirmatzen duen informea lortzea ere ez da nahikoa. Damutzea eskatzen da, ziur­ta­tzea ez duela izango ha­rre­manik erakunde ilegale­kin, bik­timei barkamena eska­tzea…». Horren harira, 2006an Auzi­te­gi Gorenak 197/2006 senten­tzia ebatzi zuen, Parot doktrina deiturikoa. «Lehenengo Paroti aplikatu zioten doktrina hori eta gaur egun 50 preso daude kon­dena beteta espetxean. Honen aurrean helegite ezberdinak sartu dira eta Konstituzionalean daude erabakiaren zain. Eta ez dira erabaki oraindik; ez lege arazoak tarteko, erabaki poli­ti­koa delako baizik», argi utzi zuen Ostolazak.

Kolperik haundiena familiarentzat

Garitano kazetaria aurkezle eta moderatzaile lanetan aritu zen, besteak beste, eta Irastortzari galdetu zion preso batek nolako egoera bizi dezakeen halako sententzia aplikatuko diotela ja­ki­tean. «Egoerak izugarri gogo­rra izan behar du. Kontuan izan behar da, denbora luzez kar­tzelan egon ondoren, presoa ka­lean pentsatzen ari dela; bere bizitza proiektuan. Baina pre­so­ak beti du deskonfiantza, ba­da­kigu nolakoak diren eta nik uste dut halako egoera batean kol­perik haundiena familiak jasotzen duela».

Presoak lehenbailehen ateratzea, prozesuaren parte

Prozesu politiko berria ere izan zuten hizketagai, eta bertan pre­soek duten lekua ere aztertu zu­ten, bertaratutako jendearen in­te­resa medio. Hirurak, bat eto­rri ziren prozesu honetan alda­ke­tak izan direla esatean. «Au­rre­­ko pro­zesuetan, presoak as­ka­tzea, prozesua bukatzearen emai­­tza bezala ikusten zen; orain, au­rre­tik jarri dira pre­so­ak. Lehen­bailehen ateratzen jo­an behar dute eta prozesuan parte hartu». Bide horretan, eskubide urra­tzeak salatzeko eta presoak politikoki erabiltzea oztopa­tzeko, kalera ateratzea beha­rrezkoa dela azpimarratu zuten. Eta dei egin zuten urtarrilaren 8an Bilbon egingo den ma­nifestazio nazionalean parte hartzeko: Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!