Hernaniko bi talde nagusiek etxean jokatuko dute gaur arratsaldean, biak lider postuan. Erregional Ohorezko Mailak Ordiziaren kontra jokatuko du, 16:30etan hasita. Hernani lider da, 28 punturekin, baina Pasaiak, bigarrenaren puntu berdinak ditu. Gauza bera gertatzen zaio Emakumezkoen ligan jokatzen duen taldeari. Lidertzan dago, 21punturekin bigarrenarekin berdinduta. Baina bada ezberdintasun bat. Kasu honetan Hernanik Zarautzen kontra jokatuko du, bigarrenaren kontra hain zuzen. Partidua 18:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!