Kazkabarra eta gero, haize zakarra

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

Bihar tenperaturak igo egingo dira, eta igandean oraindik gehiago. Alerta laranja emana dago hego-haizeak zakar joko duelako. Atzo kazkabarrak trafikoa eten zuen Hernanin, puntu askotan. Istripu arinak izan ziren, Galarretan eta Urnietara bidean.

kazkabarrak errepideak blokeatu zituen atzo goizean Hernanin. Goizeko 07:00ak aldean hasi eta 09:30ak arte izan ziren arazo haundienak, kazkabar jasa bota baitzuen, trafikorik haundieneko garaian. Kotxe ilada luzeak izan ziren: Mandazubin, Lizeaga kalean eta Zinkoenean... Istripuren bat ere izan zen Galarretan eta Urnietan, baina kalte larririk ez zuten utzi. Ondorioz, Cuesta de la Muerte itxi egin zuten ordu batzuetan. Asteburu luzea dator, eta eguraldia erabat aldatuko du, Euskalmetek jakinarazi duenez. Hego-haizea izango da protagonista, zakar ibiliko baita datozen bost egunetan. Iganderako espero dira boladarik gogorrenak, eta alerta laranja emana dago, ondorioz. Tenperaturak ere gora egingo dute. Bihar oraindik hotz egingo du, baina hurrengo egunetan 20º ere egin ditzazke. Ez du euririk egingo, nahiz eta zerua oso lainotua izango dugun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!