Finalerdietako aurreneko partidua jokatuko da gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

gaur hasiko da Azysa Bi­nakako Txapelketako bigarren fasea, finalerdietakoa. Fi­nal laurdenetan sei bikotek par­te hartu ostean, lau onenak sailkatu dira finalerdietarako. Orain arte bi taldetan ba­natuta jokatu dituzte partiduak, eta gaurtik aurrera, bi tal­deak elkar gurutzatuko dira.

Finalerdiak, joan-etorrian
Urtasun eta San Miguelen, eta Zeberio eta Ionen arteko neurketa izango da aurrenekoa. Joan-etorrian jokatuko dira finalerdiak, hau da, bikote bakoitzak bi partidu jokatuko ditu, aurkari beraren kontra, eta biak irabaziz gero, final haundirako pasea ziurtatua izango du. Zeberio eta Ionek B taldean jokatuko dute, eta partidu bakarra galdu dute final laurdenetan. Finalerdietarako pasea Uterga eta Urrutia Ia gailenduta lortu zuten, 40-31, joan den larunbatean. Elduaieneko txapeldunak, eta Ionek 78 tantu egin dituzte txapelketa hasi denetik, eta 71 tantu jaso dituzte. Bikote ona osatzen dutela erakutsi dute orain arte, eta finalera pasa­tzeko aukera haundia dute. Finala jokatzeko beste bikote faboritoa Urtasun eta San Miguelek osatutakoa da, A taldeko aurrenekoa. Ez da erraza izango, Txapelketako bikote gazteena baitira, baina orain arteko mailarik onena beraiek erakutsi dute. Ur­tasunek lesio txiki bat izan zuen txorkatilean, eta ezin izan zuen joan den asteburuan jokatu, baina guztiz osatua dago gaurko partidurako. Partidua arratsaldeko 16:00­etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!