«Atez Atekoa da sistema merkeena»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

«Diru kontuak ematera nator. Beste eztabaidak nahi­ko ezagunak dituzue. Nik beste argumentu bat azaldu nahi nizueke, Atez Ate­koa­ren alde: ekonomikoa». Usurbilgo Udaleko kontu hartzaileak adierazi zu­en ostegunean, bere kal­kuluen arabera, sistemarik merkee­na Atez Atekoa dela, hon­da­kinak kudeatzeko. Hi­ru sis­tema konparatu zi­tuen Xabier Olanok: 1) Betiko sis­te­ma, lau kontene­dore­koa; 2) Bost kontenedorekoa; eta 3) Atez Atekoa. 2010eko Usurbilgo da­tuak hartuta egin zuen kon­parazioa. Urte erdiko datu errealak hartu, eta biderkatu egin zituen, urte guztiko aurrei­kus­pena egiteko. Gastuak, 5. kontenedoreak haundienak Gastuak eta sarrerak azaldu zituen Olanok, hiru sistemak konparatuta. «Defizitarioak dira hiru sistemak; denetan garestiena, 5garren kontene­dorea». Atez Atekoak 264.000 euroko defizita du; betiko sistemak (lau kontenedore) 303.500 eurokoa; 5garren kon­tenedoreak, 392.000 eurokoa. Gastuetan, kontuan har­tu behar dira: batetik, bil­tzea­­ga­tik gastatzen dena; eta bes­tetik, tratatzeagatik gas­ta­­tzen dena. Atez Atekoa da biltzea­gatik gehien gas­ta­tzen duena. Enpresa bat kontra­tatzea mer­keago ate­ra­tzen da, bil­keta herri batek egitea baino. Soldatak, gastu arrun­tak, in­bertsioak... haundia­goak ditu Atez Atekoak. Tratatzeagatik berriz, Atez Atekoak gastu gutxiago di­tue­la azaldu zuen Olanok. «Bost gai bereizten dira; horietatik garestiena, errefu­sa. Errefusa, Atez Atekoak askoz gutxiago sor­tzen du, beste bi sistemek bai­no, eta hor diru asko aurrezten du; hori da klabe haundi bat». Diru sarrerak, Atez Atekoak haundienak Diru sarreretan dago alderik haundiena. Hiru diru sarrera nabarmendu zituen Olanok. 1) Herritarrek ordaintzen dutena (urteroko tasa). 2) Papera eta kartoia saltzeagatik kobratzen dena. 3) Ontziak edo plastikoa sal­tzeagatik kobratzen dena. «Herritarrek tasa berdina ordaintzen dute hiru sistemetan. Papera saltzeagatik eta plastikoa saltzeagatik, berriz, Atez Atekoak dirua jasotzen du, eta beste sistemek ez. Hori da beste klabea». «Gastuen %60 errekuperatu» Olanoren iritziz, Atez Ate­koak duen alderik haundiena da, diru asko errekupera­tzen duela sarrera gehiago dituelako. «Gastuen erdia bai­no gehiago errekupera­tzen da Atez Atekoaren bi­dez; %59 inguru. Beste sistemek berriz %39-45 errekuperatzen dute». «Hernaniko diru ingresoak noizko?» Galdera-erantzunen atalean, Olanori galdetu zioten, ea Hernanik noiz jasoko dituen papera eta plastikoagatik jaso beharreko diruak. Ola­nok adierazi zuen, ez duela du­da­rik Hernanik kobra­tu­ko di­tue­la diru horiek. «Usur­­bili ere hasieran kosta egin zi­tzaion diru horiek kobratzea, baina hori tramite kontua da». Entzule batek adierazi zuen, badirela kostu batzuk, ikusten ez direnak, eta kon­ta­bilizatu beharko liratekee­nak: kutsadura-kostuak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!