Kalez Kale Kantari dagoeneko ezaguna da Hernanin. Hileroko bigarren larunbatean dute zita eguna; Plaza Berritik 12:00etan atera, eta Kaxkoan buelta egiten dute, euskal kantu zahar eta berriak kantatzen. Irekia da, eta paperak banatzen dituzte, nahi duenarentzat. Ezagutzen ez dutenek, datorren larunbatean eguerdian dute aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!