Bertsoak, dantza, musika eta beste hainbat ekintza atzo ikastetxeetan, euskeraren alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 4a, 01:00

Atzo, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Elizatxo, Urumea, Inmakulada eta Institutuan ekintza bereziak egin zituzten, euskerarekin lotuta.

Euskararen Naziarteko Eguna izan zen atzo, eta Hernaniko ikastetxe ezber­di­netan ekintza bereziak an­tolatu zituzten euskeraren alde. Elizatxon, mailaz mai­la, ekintza ezberdinak egin zi­tuz­ten. Urumean irra­tsaioa egin zuten eta eus­kerazko hitzik politena aukeratzeko lehiaketa ere bai. Ixo hitzak irabazi zuen. Inmakuladan, berriz, euske­razko filmak iku­si zituzten eta euskerari bu­ruz­ko lanak eta jolas koope­ra­tiboak egin zituzten. Institutuan ere jaialdi ede­­rra antolatu zuten goiz par­tean. Bertsoak, eus­kal dantza, herri kirolak... mu­sikarik ere ez zen falta izan. Iosune Ma­rinek Gipuzkoa­ko Euskal Kan­­­tu Txapel­ke­ta­ko irabaz­le­ak bi abesti abestu zituen: Ir­la­ren aurre­an, berak sortua, eta Esne Beltza taldearen Gogoak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!