Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da gaurtik igandera bitarte Palman, eta bertan izango dira Hernaniko hiru igerilari: Mañel Aizpurua, Olatz Altuna eta Maitane Danborena. Denboraldiko lehenengo txapelketa da eta nola dauden ikusteko balioko die. Aizpuruak parte hartuko du 50, 100, 200 libre frogetan eta errelebotan. Altunak, 50 libre, 50 tximeleta eta errelebotan. Eta Danborenak, 50, 100, 200 bizkar eta errelebotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!