Eider Alonso hernaniarrak irabazi du Gipuzkoako Judo Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 2a, 01:00

Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen igandean Kiroldegian, Nagusien mailako txapelketa, eta tartean izan ziren Hernaniko lau judoka: Ismael Mateo, Oskar Carpintero, Santi Blanco eta Eider Alonso. Maila haundiko ikuskizuna izan zen igandekoa, eta onenen artean, onena, Eider Alonso hernaniarra izan zen, berak irabazi baitzuen txapelketa. Helduen txanda amaituta, judoka gazteek hartu zuten erreleboa, eta infantil mailako erakustaldia eskaini zuten. Gipuzkoako bazter askotatik etorritako partehartzaileak izan ziren Kiroldegian, tartean hamaika bertakoak, Hernanikoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!