Breogan Estevez txapeldun, Hernaniko Xake Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 1a, 01:00

Breogan Estevez da 2010eko Hernaniko Xake Txapelketako irabazlea, igandean jokatutako finalaren ostean. Eneko Martiarenak bigarren bukatu zuen, puntu berdinekin, baina laugarren jardunaldian, aurrez aurre jokatu zutenean, Breoganek irabazi zuen, eta hortaz, berak jantzi zuen txapela; Zumitzan afaria eta garaikurra irabazi zituen. Martiarenak, bigarrenak, ardo botilak eta garaikurra lortu zituen. Hirugarrena Jon Altuna izan zen, eta aurreneko hernaniarraren saria ere jaso zuen. Hiru aurrenekoez gain, bestelako sarituak ere izan ziren igandean: federatu gabeen artean, lehenengoa Julian Romero izan zen; Andres izan zen 45 urtetik gorakoen artean, aurrenekoa; eta Javier Blanco 18 urtez azpikoen artean, aurrenekoa. 24 lagunek hartu dute parte aurten Hernaniko Xake Txapelketan; zazpi jardunaldi jokatu dira, zazpi igandetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!