Bizi arteko espetxealdiak hizketagai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 1a, 01:00

Bizi arteko espetxealdiei bu­ruzko hitzaldia izango da bihar Hernanin. Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa lemapean, ma­nifestazio nazionala dei­tu dute Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat herritarrek urtarrilaren 8an, Bilbon, eta deitzaile horiek antolatu du­te hitzaldia. Bertan, bizi ar­te­ko espetxealdien gaia alde ezberdinetatik azalduko dute. Izan ere, alde batetik, Eugenio Irastortza preso ohiak hartuko du parte. Irastortzak 23 urte eta 6 hilabete egin ditu pre­s­o. Bes­tetik, bizi arteko espetxealdiak arlo juridikotik lantzen dituen Euskal Preso Politikoen abokatu batek hartuko du parte. Aur­kezle eta modera­tzaile lanetan, Martin Garitano kazetaria ariko da. Hitzaldia, 19:00etan izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!